· D eta A ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoentzat
· Enpresak euskalduntzen
· Solaskide programa instituto eta ikastoletan
· Ikastolen Elkartearekin hitzarmena
· Euskara irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika ikastaroa)
D eta A ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoentzat
Gero eta gehiago dira euskara ikastea erabakitzen duten gurasoak. Guraso gehienen helburua seme-alabekin aritzeko oinarrizko komunikazio-maila lortzea da. Gure ustez, talde horiek euskalduntzea oso garrantzitsua da, beren seme –alabengan duten eragina dela eta.
Talde horiek astean 6 ordu egiten dute (astean lau egun, ordu eta erdiz)
igo
Enpresak euskalduntzen
Orain zenbait urte hasi ginen Iruñerriko hainbat enpresetan euskarazko eskolak ematen. Enpresak euskalduntzearen garratziaz jabeturik beste lantegi batzuetara hedatzen saiatzen ari gara.
Saioak enpresa bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan harturik prestatzen ditugu. Ikasleek egiten duten ordu-kopurua enpresak zehazten du.
igo
Solaskide programa instituto eta ikastoletan
Nafarroako Gobernuaren programa honek A eta D ereduetan ikasten ari diren gazteen ahozko euskara maila hobetzea du helburu. Egun 2. hezkuntzako 16 ikastetxetan ari gara.
igo
Ikastolen Elkartearekin hitzarmena
EGA azterketa prestatzeko eskolak ematen dizkiegu bi ikastoletako ikasleei.
igo
Euskara irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika ikastaroa)
Irakaslegaiak glotodidaktika ikastaro baten bidez gaitzen ditugu. Ikastaro honen bidez oinarrizko prestakuntza ematen diogu irakaslegaiari eta lanean hasten direnean ere formazioa jasotzen segitzen dute mailetako koordinatzaileen eta lan taldeen bidez. Irailean egin ohi dugu ikastaroa.
igo
Matrikulatzeko gerturatu zaitez euskaltegira.