Arturo Campion euskaltegiak 40 urte bete ditu aurten.
Hori dela eta, urtean zehar ekitaldi, jardunaldi, festa eta kontzertu saila egitea pentsatu dugu. Horiek iragartzeko, eta gure urtebetetze hau ospatzeko, LOGOTIPO LEHIAKETA egitea pentsatu dugu, lehen pauso gisa.
Anima zaitez eta hartu parte!
Otsailetik aurrera, ikastaro bereziak jarriko ditugu martxan. Aukeratu ezazu gehien komeni zaizuna:
Gogoan hartu bono-sistemaren bidez funtzionatzen dutela saio hauek; hau da, 5, 10 edo 30 saiotako bonoak eros daitezkeela, eta hobekien datorkizunean etorri.
Deskarga itzazu doan gure produktuak. Liburuxka batzuk dituzu honakoak, PDF formatuan deskargatzen ahal dituzunak. Gainera, bideo didaktiko batzuk ere ikusgai dituzu.

PODCAST BILDUMA
Euskaraz egindako grabazioak euskararen inguruko hainbat zalantza argitzeko. Zuzenean entzuteko, edota deskargatzeko. Oraingoz, goi mailako hiztunendako interesgarriak direnak besterik ez dugu jarri. Luze gabe, behe eta tarteko mailakoendako fitxategiak jarriko ditugu.

EUSKARAN SARTU
Euskaraz ez dakitenentzako pentsatutako liburuxka.
Bertan, elkarrizketa laburrak, agurrak, ohiko esaldiak, zenbakiak, hilabeteen egunak, astegunak... aurkituko dituzu. Euskararen munduan muturra sartzen hasteko aproposa. Euskalduna bazara, deskargatu eta opari egiozu euskaraz ez dakien lagunen bati.
DESKARGATU EUSKARAN SARTU PDF FORMATUAN

EUSKARAK DENBORA LAGUN
Denboraren inguruko nozioak biltzen ditu liburuxka honek. Askotan sortzen zaizkigun zalantza eta galdera sorta ederra, modu errazean azalduta. Nola esan orduak? Bi urte barru eta bi urteren buruan gauza bera ote dira? Honezkero, dagoeneko, jadanik... nola bereiztu horiek denak? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak aurkituko dituzu liburuxka praktiko honetan.
DESKARGATU EUSKARAK DENBORA LAGUN PDF FORMATUAN
BIDEO DIDAKTIKOAK
Egin klik gehiago irakurri horretan bideo didaktikoak ikusteko.
gehiago irakurri
ELEKA du izena gure itzulpengintza zerbitzuak.
Esperientzia handiko taldea, urteetan trebatua.
• Testu teknikoak
• Itzulpen literarioak
• Komunikatuak
• Dibulgazio testuak
• Epe laburrean egin beharrekoak
Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendaria, euskaltegian izan genuen hizlari Sarasateri buruz. Iruñean, Sarasatek zer nolako eragina izan zuen azaldu zuen; mundu mailako musikari onenetakoa izateaz gain, lan handia egin zuen bibolinjotzaileak geure hirian musika sustatzen. Horrela, Orfeoia eta orkestrak bultzatzen, eta kontzertuak antolatzen izugarrizko ahaleginak egin zituen.
Hitzaldi interesgarria izan zen, ikasleen gustukoa.