Arratsaldeko goi mailakoek legatza nola prestatu azaldu digute aski lan interesgarrian. Haiek nola egin duten jakin nahi baduzu, segi irakurtzen eta jo ezazu "argazkiak" atalera dokumentazio grafikoa ikusteko.
ON DAGIZUELA!!!
Aurten Campiongo irakasleak irratian entzuteko aukera izanen duzue. Euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak elkarlanean EUSKARA MINTZAGAI izeneko irratsaio txikiak egin ditugu euskara modurik egokienean erabiltzeko gomendioak eta hausnarketak bilduz. Asteartetan entzun ahal izanen dituzue arratsalde.on saioan.
Irratiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edota saioak internetez entzun ahal izateko, jo ondoko estekara:
IKAk 20 urte bete ditu ikasturte honetan, ZORIONAK!
Horregatik ikasleek oparia jaso dute oroigarri gisa; erosketak egiteko poltsa eta koaderno boligrafoduna, gure logoa dutenak. Zorionak eta mila esker!
Urteurrenaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klika ezazu web orriaren goiko eskuinaldeko gif horia eta IKAren web orri orokorra agertuko da.
Nafarroako Kutxako (CAN) bezeroa baldin bazara, jakin ezazu "ZEUK AUKERATZEN DUZU: ZEUK ERABAKITZEN DUZU" ekimenean "EUSKERAK DENBORA LAGUN" proiektua aurkeztu dugula, euskarazko denbora nozioak eta hauen erabilerak bilduko dituen eskuliburua argitaratzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, segi irakurtzen.
gehiago irakurri