Data: 2008-07-07
Badakizue urtero jartzen dugula taberna Sanferminetan. Aurten ere festa euskal giroan gozatzeko aukera izanen dugu Zaldiko Maldiko elkartean (Ansoleaga karrikan) eta, beti bezala, ikasleen laguntza beharko dugu festetako zoramenari aurre egiteko.
Gauez parrandan ibili nahiz eguerdietako giro atseginaz gozatu nahi dutenek hantxe izanen gaituzte.