Data: 2008-01-31
Gure eguneroko lana euskara irakastea da eta jardun honen osagarri garrantzitsutzat ditugu hizkuntzari berari bakarrik loturik ez dauden ekitaldiak. Izan ere, euskara komunikaziorako tresna izaki, ikasleak ahalik eta bizitzaren alderdi gehienetan euskaraz moldatzea dugu helburu eta ekitaldi hauek asko laguntzen dute honetan, zalantzarik gabe.
Hizkuntza bizirik dagoen zerbait da. Hori dela eta , euskara ikasten duen ikasleak hizkuntza ikasteaz batera, mundua ulertzeko era bat, kultura bat ere bereganatzen du. Hori horrela izanik, urtean barna hainbat kultur ekitaldi egiten dugu euskaltegian, baita euskaltegitik kanpo ere. Ahalik eta hartzaile gehienengana iristen saiatzen gara, horretarako kultur programa zabala egiten dugu: erakusketak, musika-kontzertuak, antzerki saioak, hitzaldiak, txangoak, jaialdiak... Guztiak euskaraz egiten ditugu eta gure ikasleez gain bertan parte hartzeko aukera ederra izaten dute euskaltegitik kanpoko euskaldunek ere