ikacampion-ren webgunea

berriak

Campionek 40 urte. Festa eguna.

Campionen 40 urteurrena ospatzeko, San Arturo egun berezia prestatu genuen. Bideotxo bat prestatzen ari gara egunean zehar izandako kontu guztien berri emateko. Bitartean, goza ezazue Raices Navarras taldeak euskaltegiari eskaini zion jota.

Eta eguneko argazkiak hemen dituzue: ARGAZKIAK.

(Zuk egindako argazkiak baldin badituzu, bidali euskaltegira, eta bilduman gehituko ditugu)

Egunean zehar grabatutako bideo gehiago dituzue ikusgai: klikatu gehiago irakurri.

 

gehiago irakurri

Iņigo Astizen pesia emanaldia.

Arturo Campion euskaltegiak 40 urte BLOGA

 

 

 

 

 

 

40. urteurrena dela eta, blog bat egin dugu ospakizunen berri emateko. Bertan aurkituko duzue urteurrenaren inguruko informazio guztia. Ekarpenak ere egin ditzakezue: ideiaren bat baldin baduzue, argazki zaharren bat... bertan utz dezakezue edo guri bidali.

Hemen duzue blogera jotzeko esteka:

arturocampionek40.blogariak.net/

Campionek 40 urte: LOGOTIPO LEHIAKETA

Arturo Campion euskaltegiak 40 urte bete ditu aurten.

Hori dela eta, urtean zehar ekitaldi, jardunaldi, festa eta kontzertu saila egitea pentsatu dugu. Horiek iragartzeko, eta gure urtebetetze hau ospatzeko, LOGOTIPO LEHIAKETA antolatu dugu, eta hauxe da euskaltegiko jendeak aukeratu duena: 

 

 

     logo

  

 

 

 

 

 

 

 

 

Egilea: Cristina Zaratiegui.

Lehiaketan parte hartu zuten gainerako logoak ere oso politak dira, hemen guztiak ikus ditzakezue:

LOGOTIPO GUZTIAK IKUSI

Aukeratu gure proiektua CANen

Nafarroako Kutxako (CAN) bezeroa baldin bazara, jakin ezazu "ZEUK AUKERATZEN DUZU: ZEUK ERABAKITZEN DUZU" ekimenean proiektua aurkeztu dugula.

 

Proiektuaren izena:   ARTURO CAMPIONEN TTANTTAKA MATERIALA DIGITALIZATZEA (kultura barnean).

Eskatzailea:  Arturo Campion Elkarte Kulturala.

Proiektuaren zenbakia:  22486

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, segi irakurtzen.

gehiago irakurri

Gure produktuak, doan.

Deskarga itzazu doan gure produktuak. Liburuxka batzuk dituzu honakoak, PDF formatuan deskargatzen ahal dituzunak. Gainera, bideo didaktiko batzuk ere ikusgai dituzu.

 


 

fgh

PODCAST BILDUMA

Euskaraz egindako grabazioak euskararen inguruko hainbat zalantza argitzeko. Zuzenean entzuteko, edota deskargatzeko. Oraingoz, goi mailako hiztunendako interesgarriak direnak besterik ez dugu jarri. Luze gabe, behe eta tarteko mailakoendako fitxategiak jarriko ditugu.

JO PODCAST BILDUMARA

(oharra: agertuko den leihoan, SARTU BISITARI GISA klikatu behar duzu)

 


 

 

EUSKARAN SARTU

Euskaraz ez dakitenentzako pentsatutako liburuxka.

Bertan, elkarrizketa laburrak, agurrak, ohiko esaldiak, zenbakiak, hilabeteen egunak, astegunak... aurkituko dituzu. Euskararen munduan muturra sartzen hasteko aproposa. Euskalduna bazara, deskargatu eta opari egiozu euskaraz ez dakien lagunen bati.

DESKARGATU EUSKARAN SARTU PDF FORMATUAN

 


 

EUSKARAK DENBORA LAGUN

Denboraren inguruko nozioak biltzen ditu liburuxka honek. Askotan sortzen zaizkigun zalantza eta galdera sorta ederra, modu errazean azalduta. Nola esan orduak? Bi urte barru eta bi urteren buruan gauza bera ote dira? Honezkero, dagoeneko, jadanik... nola bereiztu horiek denak? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak aurkituko dituzu liburuxka praktiko honetan.

DESKARGATU EUSKARAK DENBORA LAGUN PDF FORMATUAN

 


 

 

BIDEO DIDAKTIKOAK

Egin klik gehiago irakurri horretan bideo didaktikoak ikusteko.

gehiago irakurri

Itzulpengintza zerbitzua

ELEKA du izena gure itzulpengintza zerbitzuak.

Esperientzia handiko taldea, urteetan trebatua.

• Testu teknikoak
• Itzulpen literarioak
• Komunikatuak
• Dibulgazio testuak
• Epe laburrean egin beharrekoak

Nabigatu euskaraz

Nabigatu euskaraz

igo
IKA Campion Comedias kalea, 14 - 31001 Iruñea (Nafarroa) - Tel. 948 222 246
A | xhtml | CSS